Kaixo!

Zestoako San Juan Fundazioa ongi prestatutako eta motibatutako profesionalen bidez pertsona adindu edo/eta dependienteei zerbitzu sozio-sanitarioak eskeintzen dizkien irabazi asmorik gabeko Fundazio pribatu hitzartu bat gara.

Gure helburua ahalik eta zerbitzurik hoberena ematea da, erabiltzaile eta senideei gertutasunezko etxe giro bat eskainiaz.



Jakin gure ateak zabalik ditugula, zure bisita estimatua izango dela, beraz... Ongi etorri!!

HURRENGO EKINTZAK

UZTAILA
- Mezak: 2, 16, 30 (17.00)
- Erromeya: 4, 9, 18, 23 (17.00)
- Irteerak Zestoara, goiz pasa: 4 (10.30)




SENIDEEN EGUNA 2014

Aurten ere, urtero bezala, Ekainaren 29an, gure egoiliar, hauen senide eta gu langileok SENIDE EGUNA ospatu genuen, gertutasun eta goxotasun giroan murgildurik.

Ilusioz prestatzen degun egun hau zuekin elkarbanatzea merezi duela uste dugu!

video

santa kutzak 2014

Zestoan gaudenez , ezinbestekoa da santa kutzetan hemen egin dugun ospakizunaren berri zuei ematea.
video

Ekitaldi nagusia danborrada izan da , eta zestoako danborradaren protagonistetako bat hemen gurekin daukagunez , elkarrizketatxo bat egin diogu .

Ia zuen gustokoa den aurkezpena.

BIZIPENEN TXOKOA

Kaixo lagunak:

Hemen aurkezten dizuegu , San Juan Eguneko Zentruan gauzaturiko azkeneko proiektua  "BIZIPENEN TXOKOA " deitu dioguna .

       Proiektuari gure tabloian jarritako ohar batekin hasiera eman genion. Ohar horretan bizitzan zehar ditugun esperientziak altxortzat hartzen ditugula adierazten genuen.Aldi berean , gonbidapena luzatzen genien gure etxeko erabiltzaile , egoiliar eta langileei beraien argazkiak ekarri eta norberaren bizipenak kontatzeko.

      Gutxinaka gure tabloia osatzen hasi zen guztiz bete arte.

Elkarrekin goxatzeko proiektu bat izan da , benetan unkigarria!!!!!

video




EUSKAL IHAUTERIAK 2014

Euskal Herriko hainbat txokotan ihauteriak ospatzeko dituzten moduak jorratzen aritu gara azken asteotan .
Aintzinatik datozen ohitura , pertsonaia horien aztarnarik ez dago gure ihauterietan eta horietara hurbilketa egitea izan da gure asmoa .Nola ?
video
Informazioa bildu , ondoren taldean landu , zenbait bideo ikusi eta pertsonaiekin mural bat osatuz.Aiton amona eta langileok gustoko izan dugu ekimen hau. Ea gustatzen zaizuen egin dugunaren muntaia .


EUROBIXION 2014

Martxoak 4, asteartean EUROBIXION jaialdia ospatu genuen Zestoako San Juanen

video
video

Aurkerzpenen ondoren, Sergio Dalma izan zen taularatzen aurrena

video

Masiel izan zen hurrengoa...


video

eta Txikilikuatre hirugarrena


video

sari banaketen ondoren Mocedades talde mitikoak eman zion amaiera jaialdiari

video

video

denok oso ondo pasa genuela esan beharrik ez dago!!
Hurrengorarte!!

SAN BLAS

Kaixo aspaldikoak !!!

     Urtean zehar gauzatzen ditugun lan edo ihardueretako bat , SAN BLAS opilak egitea da .Urtero bezala gure aiton amonek mantala jantzi eta san blasak egitera hausartu dira.
video
     Ohitura onak jarraituz gure errezetak arrakasta sutsua edukitzen du. 

ON EGIN !!!!!

NEW YORK ( bideio gehiago )

kaixo lagunak !!!!!

Zuen eskaerei arreta jarri eta , new york-en erakustaldian grabatutako Bideo gehiago , ikusteko aukera eman nahi dizuegu .

video
video
video
video
Egin dugun lana , zuen artean hain gustokoa gertatu izana , ondo sentiarazten digu . ESKERRIK ASKO!!!!!!

NEW YORK NEW YORK 2013

bideo honetan ,ekainaren 13an ,San Juan eguneko zentruan egin genuen new york new york ikuskizanaren erakustaldia aurkezten dizuegu.

8 hilebetetan lana gogoki eta indarrarekin egin eta gero, ilusioz beterik antzeztu genuen Frank Sinatraren kantu famatua.

Ikastolako umeak ere gonbidatu genituen , eskeroneko ikusleak gertatu zirelarik, gainera beraiek abestu zituzten kanta popurri ederra, elkarrekin kantatzeko aukera izan genuen .

Bukaeran umeen ausardia frogan jarri eta new york koreografia dantzatzeko aukera eman genien ... dantzari onak!!!!!

Arrakastatsua gertatu den proiektu honek berriz gauzatzeko gogoa piztu digu eta aurrerantzean umeekin elkarlan egiteko aukerak gehitzea  espero dugu bihotzez.

video

ihauteriak 2013 - STROPADAK

Urtero bezala San Juan Egoitzan Ihauteriak ospatu genituen. Aurtengo gaia STROPADAK izan ziren eta egoiliar eta langileak, denak batera, ederki murgildu ginen arraunlari eta patroi lanetan.

Kontxako bandera zegoen jokoan, azkenik zumaiarrak irabazi zutelarik. Giro ezin hobean eta merienda berezi batekin bukatu genuen arratsaldea.
video


OLENTZERO

video
Olentzero beti bezala etorri zitzaigun, eskolako umeei goxokiak banatzera... aurten, Mari Domingirekin batera gainera!!

SENIDEEN EGUNA 2012

Urtero bezala bildu gera
giro onaz gozatzera
Zuek gura baduzue
zatozte gu ikustera
bapo jan eta edateko
edukiko duzue aukera
maitasunez eta pozez 
egun hau pasatzera!!!

video
video

DERBIA

Asteburu honetan berriro liga hasi zaigula! 
Honek San Juanen jokatutako derbia gogorarazi digu...

video

HEGOAK

Udarari ongi etorria emateko "HEGOAK" izeneko ikuskizun dotorea eskeini zuten gure aiton amonek, ekainaren 14ean. 
Denbora luzez prestatutako lana jende aurrean aurkeztu genuen.
Ikusi emaitza, ea gustatzen zaizuen!!!

video

PUNTTU TXAPELKETA 2012

Aurten ere ospatu degu Punttu Txapelketa! Zortzi bikote lehia bizian, txapelaren bila... eta lau finalistek Muniosoron bazkari ederra gainera!!

video
video

PUNTTU TXAPELKETA 2010

video
San Juanen ez gaude geldirik egoteko!!!!.Urtero ospatzen dugun punttu txapelketaren zatitxo bat ikusteko aukera ematen dizuegu.
Gure egoiliarrek bikotezka jokatzen dute, bikotearekin trebezia ederki erakusten dutelarik.Txapela irabaztearen ohorea,eta sekulako bazkaria Bainuetxean dago jokuan, horrelako sariarekin , ahaleginak egin behar saria irabazteko ezta?


Giro bikanean aritzen gara danak!!!!!!

TXOKOLATADA bolondresekin

Joan den Martxoaren 28an txokolatada egin genuen bisitan etortzen zaizkigun bolondresekin batera. Giro ezin hobean pasa genuen arratsaldea, kantu kantari.

video

SENIDEEN EGUNA 2011

video
kaixo, gure blog-ari jarraipena  emanez, hona hemen aurreko urtean "SAN JUAN EGUNA/ SENIDEEN EGUNA ) -aren  ospakizunaren laburpen txiki bat . Giro ezin hobean  pasatu genuen eguna  egoiliar, senide eta langileak , denok elkarrekin , kantatu , dantzatu eta bapo janez

IHAUTERIAK 2008 - OBRAK

video
Begirada atzera bota, eta 2008ko iñauterietan jorratu genuen gaia :" EGOITZAKO ETA EGUNEKO ZENTRUKO OBRAK " izan zen. Ez zen umore falta izan obrak burutu bitartean!!!!!

URTE ZAHAR GAUA 2011


Bi hilabeteko atzerapenez bada ere... URTE BERRI ON!
video

SANTA AGEDA 2012

Ertxiñape Musika eskolako lagunak Santa Ageda bezperan etorri zitzaizkigun kopla kantari


video

SANSEBASTIANAK 2012

Aurten ere San Juan Elkartekoak ospatu ditugu Sansebastianak dotorezi osoz, gure tanbor, zabi, txapel eta banderaz apaindurik.

video

Musika Festa

Ertxinape Musika Eskolako bixitek giro alai eta polita ekartzen dute gure etxera. Hemen otsailaren 3an ospatutako festaren zatitxo bat: kalejira


video


heldu heldu eginda orain, agarrauan...

video




Ihauteriak 2009

Urte bete atzera goaz... garai zaharrak gogoratzeko: Colegio de la Milagrosa

Ihauteriak 2010

Kaixo!
Hasera emateko bi urte atzera egin eta 2010eko ihauterietara salto egingo dugu. Euskal Olimpiadak.

video